TXIRRINDULARIAK KIDE

Mundu digitalak etengabeko berrikuntza exijitzen du, urtero edukia sortzeko aukera berri mordoa agertzen doaz eta eduki sortzaileok horiek baliatu behar ditugu. Duela urte batzuk denontzat ezagunak dira ordainpeko bideo plataformak ezagunak direla guztiontzat eta YouTubek ezin zuen aukera hori pasatzen utzi. Orain YouTuben ere aukera dago zenbait eduki ordainpean zabaltzeko, horrela kanal txikiagoek aukera dute diru sarrera trinkoak izateko eta euren proiektua sendotzeko.

 

Aukera hori ezin genuen baliatu eta hausnarketa sakon bat eta gero erabaki dugu gure eskaintza zabaltzea. Orain arteko lan berdina egiten jarraituko dugu, dohainik. Baina eduki berria ere prestatuko dugu eta hiru harpidetza maila berri sortu ditugu. Horietan eta hilean ordaindutako diru kopuru txiki baten truke, TXIRRINDULARIAK KIDE izateko aukera izango duzu.

 

Argi dugu gurea apostu serioa dela eta ez dizuegula huts egingo. Baina edonori zalantzak agertuz gero, batez ere argitu nahiko genuke guk zuek ordaindutakoaren %70a jasoko dugula eta Euskal Herrian zergak ordaindu irabazitako diru horregatik. Beste %30a aldiz YouTubek eta Googlelek eramango dute, enpresa hauek zergen ehuneko txiki bat Holandan eta Irlandan ordaintzen dute baina beste guztia Karibeko paradisu fiskaletan ordaintzen dute.

 

Hau dena azalduta, animatzea besterik ez gure proiektua babestera, elkarrekin gauza handiak egiteko gai izango baikara! Harpidetzeko joan gure YouTubeko kanalera.