ZER DA TXIRRINDULARIAK?

Txirrindulariak 2010en sortutako proiektua da. Bederatzi urtez Euskal Herriko hainbat lasterketetan egon gara hauen bideo-laburpenak egiten. Horrela hasi ginen eta horrela jarraitzen dugu, baina urte batetik bestera eduki berriak gehizen jarraitzen ditugu. Bideo xumeak eta amateurrak egitetik bideo profesionalak egitera pausoa eman dugu. Sare sozialen munduan sartu gara, webgune propioa ireki dugu, hainbat lasterketekin kolaboratu…

 

Geroz eta antolatzaile eta talde gehiagok gugan konfidatzen dute haien lasterketa edo taldeen bideo ekoizpenak lantzeko. Azken urteotan aktiboki kolaboratu egin dugu Bidasoa Itzuliarekin, Irungo Txirrindularitza Elkartearekin, Jirabira Taldearekin, Bizkaiako Hiru Egunekin...

 

Aurten aurrera pauso are handiagoa eman nahi dugu, Euskal Herriko txirrindularitzari dimentsio berria eskaini, gure helburua da Euskal Herriko Txirrindularitzan espezializatutako hedabide bat finkatzea.